undefined

65 urte 19. Kopa titulutik

65 urte 19. Kopa titulutik

Gaurko egunez baina, 1955ean, Athleticek 19. Kopa irabazi zuen Sevilla FC taldeari gol bateko aldearekin irabazi ondoren

1955eko ekainaren 5ean – gaur 65 urte – Athleticek Kopako finala jokatu zuen Sevilla FC taldearen aurka Santiago Bernabeun, Madrilen. Kopako 51. edizio hartan, Uribek 70. minutuan sartutako gola nahikoa izan zen garaipena lortzeko eta garaikurra altxatzeko.

Finalerako bidean Murtziaren aurka jokatu zuten final-zortzirenetan, Herculesen aurka final-laurdenetan eta Bartzelonaren aurka finalerdian. Finalerdiaren joaneko partida maiatzaren 22an jokatu zen Bartzelonan, Les Cortsen, eta Artetxek (19 ‘) eta Gainzak (32’) sartutako golei esker, Athleticek nagusi izan zen joanekoan. Itzulikoa San Mamesen jokatu zen eta etxekoak 2 eta 0 aurreratu ziren Arieta I.ak 44. minutuan eta Canitok 50. minutuan sartutako golei esker. Bartzelonak partida berdintzea lortu zuen Kubalaren bikoari esker (70 eta 75), baina Athleticek partida kontrolatu eta astebete geroago Madrilen jokatuko zen finalerako sailkapena lortu zuen.

Athleticek ez zuen 1949-50 denboralditik Kopa irabazten, baina 1954-55 eta 1957-58 denboraldieb artean zuri-gorriek 4 garaikurretatik 3 lortu zituzten. Hurrengo denboraldian, 1956-57an, Kopaz gain, Athleticek Ligako txapelketa ere eskuratu zuen.