undefined

7 urte bete dira San Mamesen azken partida jokatu zenetik

7 urte bete dira San Mamesen azken partida jokatu zenetik

Zaleek agur esan zioten Katedral zaharrari Athletic eta Bizkaiko selekzioaren arteko lagunarteko partidarekin

2013ko ekainaren 5a zuri-gorri guztiek gogoratuko duten data da, San Mames zaharrean azken partida jokatu baitzen egun horretan. Azken partida ofiziala maiatzaren 26an jokatu zen arren (LaLigako Athletic-Levante), egun hartan Athleticen eta Bizkaiko selekzioaren arteko lagunarteko partida jokatu zen, eta Katedralak merezi zuen agurra jaso zuen.

Ekaineko asteazken hartan 40.000 zalek omenaldia egin zieten San Mamesen 129 jokalari ohiri, 9 entrenatzaile ohiri eta historia zuri-gorriari. Zaleek eztanda egin zuten Athleticeko mito handiak berdegunea zapaltzen ikusi zituztenean, eta hunkitu egin ziren haietako asko berriro jokatzen ikustean. Egun hartan klubeko mito eta elezahar handiek, Jose Mari Maguregik, Rafa Iriondok, Jose Angel Iribarrek, Daniel Ruiz Bazanek, Julen Guerrerok, Genar Andrinuak edo Orbaizek, Katedraleko berdea zapaldu zuten azken aldiz.

Entrenatzaile gisa, Marcelo Bielsa Athleticen aldetik eta Txetxu Rojo Iñaki Saezekin batera Bizkaiko jokalariekin. Emaitza ez zen garrantzitsua izan partida hartan, baina Alain Arroyok (garai hartan CD Mirandeseko jokalaria) sartutako gola partidako gol bakarra izan zen. Arroyoren gola Katedralean sartutako azken gola izan zen eta horrela gogoratuko da betirako.

Hamaikakoak:

Athletic Club: 1. Iraizoz, 3. Aurtenetxe, 6. San José, 8. Iturraspe, 10. De Marcos, 11. Ibai, 14. Susaeta, 15. Iraola, 16. Isma López, 18. Gurpegi, 21. Ander Herrera.

Ordezkoak: 13. Raúl, 23. Ekiza, 22. Castillo, 27. Ruiz de Galarreta, 2. Toquero, 20. Aduriz, 28. Ramalho, 16. Orbaiz, 8. Guerrero, 5. Andrinua, 7. Dani, 1. Iribar.

Bizkaia: 1. Goitia, 2. Expósito, 3. Koikili, 4. Etxeita, 6. Goikoetxea, 9. Azkorra, 10. Beñat, 14. Mikel Rico, 15. López Garai, 16. Ander Lafuente, 19. Antxon Muneta.

Ordezkoak: 13. Iago Herrerín, 5. Tarantino, 8. Alain Arroyo, 18. Arriaga, 7. Urko Vera, 11. Vilarchao,12. Unai Medina, 17. Carlos Merino.

Argazkiak: Athletic Club Museoa