undefined

Athletic, Premier Leaguek antolatzen duen prestakuntza mintegi batean

Athletic, Premier Leaguek antolatzen duen prestakuntza mintegi batean

Youth Development Webinar programak klub ingeles garrantzitsuenak biltzen ditu, harrobiaren jarduerari buruz hitz egiteko

Athletic Clubek Youth Development Webinar programan parte hartu du gaur arratsaldean; Premier Leaguek antolatzen duen mintegi bat da.

Iñaki Alonso gure Heziketa Futboleko kideak eta Jon Careaga oinarrizko futboleko entrenatzaileak Athletic Club ordezkatu dute. Gure filosofian zentratuta, bere ponentzia klubeko jokalarien prestakuntza integralaren prozesuan oinarritu da.

Beraiekin batera, Liverpool, Manchester United, Arsenal, Chelsea, West Ham eta Southampton bezalako erakunde ospetsuetako kideek ere parte hartu dute.