
Ordutegi aldaketa: Athletic-Atletico, 14:00etan
Ordutegi aldaketa: Athletic-Atletico, 14:00etan
LaLigak datorren igandean, ekainaren 14an, San Mamesen jokatuko den partidaren ordutegiaren aldaketa jakinarazi du (ordubete atzeratu da)
2019-20 denboraldiko Athletic Cluben itzulerako partidak aldaketa bat izan du bere ordutegian. Ekainaren 14an, igandean, San Mamesen Atletico Madrilen aurka jokatuko den norgehiagoka (13: 00etan iragarrita zegoena) 14:00etan jokatuko da azkenean.
Era berean, LaLigak ekainaren 13an RCD Espanyol eta Deportivo Alaves taldeek jokatuko duten partidaren hasiera ordua ere aldatu du. 14:00etan jokatuko da hau ere.
Beraz, Ligako 28. jardunaldia, COVID-19ren pandemiak eragindako geldialdiaren osteko lehena, honela geratu da:
Ekianak 11, osteguna
22:00etan: Sevilla-Betis
Ostirala, 12
19:30ean: Granada-Getafe
22:00etan: Valencia-Levante
Larunbata, 13
14:00etan: Espanyol-Alavés
17:00etan: Celta-Villarreal
19:30ean: Leganés-Valladolid
22:00etan: Mallorca-Barcelona
Igandea 14
14:00etan: Athletic Club-Atlético de Madrid
19:30ean: Real Madrid-Eibar
22:00etan: Real Sociedad-Osasuna
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Atlético de Madrid

