undefined

Aitor Elizegiren prentsaurrekoa

Aitor Elizegiren prentsaurrekoa

Athletic Clubeko presidenteak erakundearen gaurkotasunari buruz hitz egin du hedabideen aurrean prentsaurreko telematikoan

Ordubete baino gehiagoko prentsaurreko telematikoan, Aitor Elizegik Athletic Cluben gaurkotauna errepasatu du komunikabideen galderei erantzunez. Pandemia honetan utzi gaituzten futbolzale guztiak, athleticzaleak izan ala ez, gogoan hartu nahi izan ditu presidenteak, eta aurki espero duenaren inguruko baikortasun mezua ere eman du: “Oraindik denboraldiko %25 geratzen zaigu jokatzeko, eta burua altxatuta egingo dugu”.

Oraingoz San Mamesen publikoa izateko ezintasuna ere aipatu du Elizegik: “Beti esan dugu Athleticentzat gure bihotza kentzea dela, klub honen ezinbesteko taupada. Noiz ahal izango dugu? Zenbat eta lehenago, hobe. Baina ulertzen dut, halaber, San Mamesen bazkide bat baldin badago, gainerako estadioetan ere egon beharko luketela. Erantzukizunaren, segurtasunaren eta osasunaren mezua ere zabaldu behar dugu”.

Bazkideei kuotak itzultzeko proposamenari dagokionez, presidente zuri-gorriak adierazi duenez “bazkide batzuetan kuota horien aurrerakina izatearen beharra ikusi genuen, txikia badirudi ere, ekainaren 30a baino lehen. Ondoren, proposamen bat egin diogu Batzarrari, erabaki dezan zer pauso eman behar dituen Athleticek egoera historiko honengatik klub guztiek datorren denboraldirako aurre egin beharko dieten hain aurrekontu zailetan”.

Gaizka Garitanoren kontratua berritzeko “erabateko adostasuna” ere azpimarratu du Elizegik: “Gaizkak profil ezin hobea duela geratzen den lanarekin jarraitzeko uste dugu”. Kopako finala 2021 baino lehen jokatzeko aukeraz mintzatu da: “Aspaldi esan nuen. Normaltasunaren lehen partida Kopako finala izatea nahiko nukeela. Horrek esan nahiko luke gure zaleek osasuna dutela, segurtasunez bidaiatu dezaketela eta titulua hemen geratzen diren gainerako zaleekin ospatu dezaketela. Titulu bat ospatzeko dagoen aukera bakarra defendatzen ari gara: athleticzale guztiek estadio batean milaka batzuek bakarrik goza dezaketena partekatzea. Ez litzateke egongo hori baino albiste hoberik hilabete hauen guztien ostean: 36 urteren buruan itsasadarra zeharkatu ahal izatea, gure zale guztiarekin”.