undefined

Urteurrena: Goikoren debuta

Urteurrena: Goikoren debuta

45 urte bete dira Andoni Goikoetxea talde zuri-gorriarekin estreinatu zenetik. 1980ko hamarkadan Liga eta Kopa irabazi zuen Athleticen defentsako protagonista izan zen

Andoni Goikoetxea 1972-73 denboraldian heldu zen Lezamara. Jubeniletan eta Bilbao Athleticen epe laburra igaro ondoren, Goikoetxeak 1975eko ekainaren 8an egin zuen debuta lehen taldearekin. Kopako final-laurdenetako joaneko partidan egin zuen, Atotxa Zaharrean, lehoiek Realaren aurka jokatu zuten partidan.

Rafa Iriondo lehoi mitikoaren aginduetara, Goikoetxea 19 urte zituela estreinatu zen lehoi gisa. Hasierako hamaikoan egin zuen debuta, atzealde zurigorrian, Escalza, Madariaga eta Astrainekin batera. Emaitza ez zen aldekoa izan (3-1 talde txuriurdinaren alde), baina Goikok argi utzi zuen aurkariaren aurrean zuen sendotasuna eta erasoan zuen abilezia. Izan ere, Athleticen goleko protagonista izan zen Amorrorturi goleko pasea egin eta gero, banakako jokaldi on baten ostean. Gerora, Goikok 44 gol sartu zituen defentsa gisa jokatuz. 369 partida jokatu zituen 13 denboralditan.

Erdiko atzelari ezkertiarra, indartsua, baloiarekin ondo maneiatzen zena, airean menderatu ezinekoa eta 80ko hamarkadaren hasieran Athleticen garaipen handien protagonista. Goikok 1983ko Liga, 84ko Liga eta Kopa eta hurrengo kanpainako Superkopa gordetzen ditu bere palmaresean. Gure ehun urteko historiaren lehoi mitiko bihurtzen duen curriculuma.

Andoni Goikoetxea Athletic Clubeko ordezkaria eta enbaxadorea da gaur egun.