undefined

Partidatxoak protagonista gaurko entrenamenduan

Partidatxoak protagonista gaurko entrenamenduan

Gozatu asteazkeneko saioak, ekainak 10, utzi dituen irudirik onenez

Athletic Clubeko lehen taldea Lezamako instalazioetan entrenatu da gaur goizean, Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatuko duen Ligako partidari begira (igandean, 14.00etan).

Ohiko beroketa ariketaren ostean, Gaizka Garitanoren jokalariek indar zirkuitu bat egin dute. Jarraian, taldekako teknika landu dute eta bost beste bosten kontra partidatxoak jokatu dituzte, defentsako baloi gelditua entseatu aurretik. Guztira, 80 minutu inguruko saioa izan da.

Iñigo Lekuek errekuperazio lanetan jarraitzen du eta entrenamenduan taldekide guztiekaz batera egin ahal izan ditu hasierako beroketa saioak eta errondoak.

Gozatu entrenamenduak utzi dituen irudirik onenez.