undefined

Cordoba: “Oso ondo prestatzen ari gara hilabete eta erdian”

Cordoba: “Oso ondo prestatzen ari gara hilabete eta erdian”

Athleticeko jokalariak “denboraldia jokatzen amaitu” nahi du

Iñigo Cordoba Athleticeko aurreko ezker hegalekoak adierazpenak egin ditu gaur arratsaldeko entrenamendua baino lehen San Mamesen, Atletico Madril hartu baino hiru egun lehenago LaLigako hasiera berrian (igandea, 14:00etan).

Oso ondo prestatzen ari gara hilabete eta erdian, lehenengo bakarka eta gero talde txikietan”, ziurtatu du. Zaleen babesa ez izatearen eragozpenari dagokionez, “Ikuslerik gabe jokatzea arraroa egingo zaigu, baina baita aurkariei ere, horretara moldatu eta etekina atera beharko dugu”, esan du.

Talde osoa buru-belarri egotea” espero du Kordobak, eta gehitu duenez “denboraldia jokatzen amaitu nahi dut, horretarako prestatu naiz”.

Athleticen helburua datorren denboraldian Europan jokatu ahal izateko postu bat lortzea da. Horren harira, jokalariaren ustez, “bost punturen aldea dago, baina 33 daude jokoan; beraz, badugu tartea, eta ziur egoera zaila eta kostako dena izanda ere, aukerak badaudela”.