undefined

Defentsa onenetako bi, LaLigari berriro ekiteko

Defentsa onenetako bi, LaLigari berriro ekiteko

Athletic Club eta Atletico Madril, igandean San Mamesen igandean aurrez aurre egongo direnak, ligan gol gutxien jaso dituen hirugarren eta bigarren taldeak dira

Hiru hilabete geroago hemen da LaLiga berriro eta hemen da berriro lehia Athleticentzat. Athletic Clubek, 27 jardunaldi jokatu ondoren, Europako bost liga handienetatik gol gutxien (23) jasotzen dituen taldeetako bat izaten jarraitzen du. Talde zuri-gorria gol gutxien jaso dituen hirugarren taldea da, Real Madrilen atzetik, 19 golekin, eta Atletico Madrilen atzetik, igandean 14:00etan San Mames bisitatuko duen hurrengo taldea. Talde koltxoneroak 21 gol jaso ditu aurten Ligan.

Igandeko norgehiagoka, beraz, LaLiga Santanderreko bi defentsa sendoenen artekoa izango da. Unai Simonek 10 aldiz ez du golik jaso denboraldi honetan, eta Jan Oblakek, berriz, 11tan. Orduan, esan daiteke San Mamesek partida interesgarria ikusiko duela ateetan ere.

Lehoiak Katedralean saiatuko dira azken txanpa honi hasiera ona ematen, bere zaleen faltak suposatzen duen zailtasunarekin. Denboraldi amaiera honetan eta hilabete eta erdian, 11 partida jokatu beharko dituzte Gaizka Garitanoren mutilek.