LaLiga San Mamesera itzuli da
Lehen taldea

LaLiga San Mamesera itzuli da

Athleticek igande honetan berrekingo dio lehiari Atletico Madrilen aurka (14:00etan)

LaLiga San Mamesera itzuli da
LaLiga San Mamesera itzuli da
2020ko eka. 12a

Athletic Clubek LaLigako lehiari ekingo dio ekainaren 14an, San Mamesen, ateak itxita. Atletico Madrilen aurka jokatuko du, 14:00etatik aurrera, hurrengo kanpainarako Europako plaza baten alde borrokatzeko helburuarekin.

Igandekoa 2019-2020 denboraldian COVID-19 pandemiagatik atzeratutako hamaika jardunaldietako lehena izango da.

LaLiga bueltan da eta lehoiak gose dira.

+
Informazio gehigarria