
Lehen taldea |
72 urte Historikoen Txapelketa jokatu zenetik
72 urte Historikoen Txapelketa jokatu zenetik
1948an Athletic Clubek Urrezko Ezteiak ospatu zituen FC Bartzelonari 5-0 irabazita
1948an Athletic Clubek 50 urte bete zituen. Urrezko Ezteiak ospatzeko eta Liga amaitu ondoren Historikoen Txapelketa sortu zen, joan-etorriko triangularra, gure erakundeak Real Madril CF eta FC Bartzelonaren aurka jokatu zuena.
1948ko ekainaren 13an izan zen jardunaldian, gaur duela 72 urte, Athletic Clubek eta FC Bartzelonak jokatu zuten San Mamesen. Zarraren hat-trick batek, eta Arrieta eta Iriondoren golek 5-0ekoa ezarri zuten.
Albiste honetako argazkian 1947/48 denboraldi sinboliko hartako Athletic Clubeko jokalari guztiak agertzen dira.
Argazkia: AC Museoa