undefined

Garitano: “Esperientzia baikorra izan da”

Garitano: “Esperientzia baikorra izan da”

Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da taldeak berdegunean erakutsitako irudiarekin, Atletico Madrilen aurkako berdinketan

Gaizka Garitanok prentsa agerraldia egin du San Mameseko prentsa aretoan, Athleticek eta Atletico Madrilek bana berdindu ostean.

Entrenatzailearen ustez, berdinketa bidezkoa izan da, eta pozik agertu da bere taldeak egindako lanarekin: “Lehen eguna izateko, pozik nago. Oso une onak izan ditugu. Pena izan da berdinketa berehala ematea, berdegunean oso ondo ari ginen eta. Lehen zatiaren amaiera eta bigarrenaren hasiera oso onak izan dira”.

Garitanok “orekatua eta alternatibekin” definitu du partida, eta “taldearentzat esperientzia positiboa” izan dela ondorioztatu du. Katedraleko publikoaren falta ere gogoratu du: “Oso ondo moldatu gara lehiatzera, baina egia da gure jendea faltan bota dugula nekeak jo gaituenean. Une horietan San Mamesek bultzatzen zaitu”.