
Emakumezkoen taldeen organigrama datorren denboraldirako
Emakumezkoen taldeen organigrama datorren denboraldirako
Ez da aldaketarik egongo 2020/2021 denboraldiari begira klubeko emakumezkoen taldeetako aulkietan
Klubeko emakumezkoen atalak teknikari berdinak mantenduko ditu 2020-2021 denboraldirako. Beraz, jarraitutasuna nagusi da bost talde zuri-gorrietan, eta Joseba Aguirrek kirol zuzendaritzatik zuzentzen duen proiektuan. Angel Villacampak lehen taldean jarraituko du estatuko futbolaren maila gorenean eta Erreginaren Kopako finalerdiaren erronka izango du aurretik, Primera Iberdrolan izango den denboraldi zorrotzaz gain, 18 taldez osatuta izango dela. Bere talde tekniko osoarekin batera errepikatuko du.
Bigarren mailan, Iraia Iturregi lehoi ohia izango da berriz filialaren entrenatzailea. Denboraldi bikaina egin ondoren Reto Iberdrola Norte txapelketan txapeldun gertau ziren, eta futbolari gazteek birmoldatutako lehiaketa honetan parte hartuko dute, aulkietan modu ezin hobean debutatu duen loiutarraren eskutik.
Tzibi Juaristik emakumezkoen hirugarren taldeko entrenatzailea izaten jarraituko du. Emakumezko “C” taldeak lurralde mailan lehiatu eta igoera lortu ostean Euskal Ligan jokatuko du.
Talde gazteenetan ere ez da aldaketarik izango. Roberto Pampin atezain ohiak entrenatzen jarraituko du Kadete Mailan, eta Amaia Olabarrieta zuri-gorri ohiak Haur Mailan.