undefined

Ainhoa Tirapuk beheko mailetako atezainak entrenatuko ditu

Ainhoa Tirapuk beheko mailetako atezainak entrenatuko ditu

Lehen Mailan 15 denboraldi egin ondoren, nafar atezaina klubeko beheko mailetako staff teknikoko kide izatera pasako da

Athletic Clubek akordioa lortu hamabost denboralditan zehar zuri-gorrien atezaina izan den Ainhoa Tirapurekin, beheko mailetako atezainen entrenatzailea izateko. Joan den apirilaren 28an erretiroa hartuko duela iragarri ondoren, Ainhoak, 358 partida ofizial jokatu eta gero, erantzunkizun berri honi ekitea erabaki du.

Barañaingo atezainak emakumezkoen talde zuri-gorriaren errekorra dauka 717 minutuetan zehar golik jaso gabe izan ostean 2015-16 denboraldian, bere palmareseko bigarren liga titulua lortuz. Behin eskularruak eskegita, Athleticeko kamiseta bikain defendatu duen atezainarengandik ikasi ahal izango dute etorkizuneko atezainek.