undefined

“San Mamesen indartsu izaten jarraitu behar dugu”

“San Mamesen indartsu izaten jarraitu behar dugu”

Athletic Clubeko entrenatzaileak Katedralean dinamika onarekin jarraitzea espero du, lehoiek aurkariei maiz “gaizki pasarazten” dietelako bertan

Gaizka Garitanok agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, Athleticek Real Betisen aurka jokatuko duen partidaren atarian, bihar, ekainak 20, San Mamesen (17:00etan). Partida oso garrantzitsua da zuri-gorrien interesentzat, garaipena behar baitute Europako postuetara heltzea lortu nahi badute: “Neurketa hau irabazteak goiko postuetara igotzea suposatuko luke. Neurketa guztiak finalak dira orain, eta orain arte lortutako bi puntuak onak egin behar ditugu, bihar hiru lortuta“.

Hori lortzeko, beharrezkoa izango da Athleticek San Mamesen denboraldi honetan erakutsi duen dinamikarekin jarraitzea eta, entrenatzaile zuri-gorriak adierazi duen bezala, ez fidatzea Real Betisen egoeraz: “Ezin gara horretaz fidatu. Etxean oso indartsuak gara eta nagusitzen den eta aurkaria gaizki pasarazten dion taldea izaten jarraitu behar dugu. Ildo horretatik jarraitu behar dugu”.

Biharkoa hirugarren partida izango da sei egunetan lehoientzat, eta nekea nabaritzen ari dira, Garitanok aipatu duen bezala. Hala eta guztiz ere, defentsan sufritzen duen arren, erasorako arma asko dituen talde bat bisitatuko du Katedralak: “Maila oso altuko jokalariak ditu teknikoki. Baloiaren jabetza asko izan arren, mina zure bizkarrean eta kontraerasoan egiten du. Gure jokoa inposatzen saiatuko gara, baina kontu handiz ibili behar dugu”.