undefined

Garitano: “Ondo sartu gara neurketan”

Garitano: “Ondo sartu gara neurketan”

Athletic Clubeko entrenatzailearen agerraldia Ipuruako prentsa aretoan Eibarren bina berdindu ostean

SD Eibarrek eta Athleticek bina (2-2) berdindu dute Ligako 29. jardunaldiko derbia. “Oso ondo sartu gara partidara, bigarren jokaldi asko irabazi ditugu eta haiek baino gehiago izan gara, baina bigarren zatian eurak hobeto aritu dira, gora iristea kosta egin zaigu”.

Atsedenaldiaren osteko joera aldaketa azpimarratuz, Garitanoren ustez, “bigarren zatian deseroso egon gara, gehiago sufritu dugu, eurek baloi luze asko jartzen dizute eta duten jende handiarekin arrisku handia sortzen dute. Ipuruako partidak horrelakoak izaten dira”.

“Etxetik kanpo irabaztea beti da ona, etxetik kanpo puntu positiboa da, baina irabaztea eta hirunaka batzea genuen buruan”, adierazi du Garitanok. Hala ere, derioztarrak azpimarratu duenez, liga txapelketara itzuli ostean, “bi berdinketa lortu ditugu bi talde onen aurka eta ondo ari gara lehiatzen”.