undefined

Emakuzmekoen taldearen deboraldiari agurra

Emakuzmekoen taldearen deboraldiari agurra

Emakumezkoen lehen taldea oporretara joango da Zamudion entrenatzera bueltatu ondoren

Denboraldia amaitu asmoz eta oporrak hasi baino lehen, emakumezkoen lehen taldeak ekitaldi xume bat egin du, covid-19a dela eta geldialdia behartuta egin ostean. Athletic Clubak Ainhoa Tirapuren eta Ainhoa Alvarezen ibilbidea goraipatu du, baina atezainaren kasuan, klubari lotuta jarraituko du harrobiko atezainen entrenatzaile gisa.

Angel Villacamparen neskek martxoaren 1ean jokatu zuten azken partida Lezaman, Erreginaren Kopako finalerdia Las Gaunas futbol zalaian jokatzeko egun gutxi falta zirela, eta horrenbestez datorren ikasturtean jokatuko dute, oraindik zehazteke dagoen data batean. Denboraldi-aurrea uztailaren 20an hastea aurreikusi dute, baina ez dakite noiz hasiko den 2020/2021  Primera Iberdrola.