undefined

Muniain, gol bermea Betisen aurka

Muniain, gol bermea Betisen aurka

Kapitain zuri-gorriak gola sartu dio talde andaluziarrari azken hiru denboraldietan San Mamesen

Larunbatean, San Mamesen, LaLiga Santanderreko 30. jardunaldiko partidan, Athletic Clubek eta Real Betis Balompiek jokatuko dute elkarren artean. Iker Muniain ederto moldatzen da andaluziarren aurka San Mamesen jokatutako neurketetan. Izan ere, kapitainak azken hiru denboraldietan gola sartu du orain Rubik zuzentzen duen taldearen aurka (2018-19, 2017-18 eta 2016-17).

Azken denboraldian, kapitainaren gol batek -garai hartan Quique Setienek zuzendutako taldearen aurrean- norgehiagokaren aurreneko gola erdiesteko balio izan zuen. Amaieran erabakigarria izan zen, gol horrekin lehoiek hiru puntuak eskuratu baitzituzten 1-0 irabazita.

Aurreko urtean Kuko Zigandaren aginduetara Muniainek ere lortu zuen atea zulatzea. LaLigako 36. jardunaldian (2017-18), burukada eder batekin eta ordu laurden baten faltan, 10. zuri-gorriak markagailua ireki zuen gola sartu zuen berriro Lekueren erdiraketa bikain baten ostean. Azkenean, 2016-17 denboraldian, Muniainek gola lortu zuen buruz ere, Raul Garciaren paseari etekina ateraz.