undefined

77 urte 15. Kopa irabazi genuenetik

77 urte 15. Kopa irabazi genuenetik

1943ko ekainaren 20an Athletic Clubek Real Madril CF gainditu zuen Kopako finalean

Gaur 77 urte bete dira Athletic Clubek 15. Kopa irabazi zuenetik. 1943ko ekainaren 20an, Juan Urkizuk zuzendutako lehoiek Real Madril CF mendean hartu zuten gol bateko aldearekin, Metropolitanon jokatutako finalean.

90 minuturen ostean, markagailua luzapenean bakarrik mugitu zen: Zarrak 104. minutuan sartutako golak garaipena eragin zuen eta, ondorioz, titulua Bilbora etorri zen.

Madrilgo taldea final handian eta bere hirian mendean hartu aurretik, Athletic Clubek Barakaldo CF, CD Castellon, Atletico Madril eta Valentzia CF kanporatu zituen.

Argazkia: Athletic Club Museoa