
Iñigo Martinez: “Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea”
Iñigo Martinez: “Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea”
Ondarroako atzelaria, gaur goleatzaile zuri-gorri gisa estreinatutakoa, pozik agertu da Betisen aurka hiru puntuak lortu dituztelako
Iñigo Martinez gaurko protagonista handienetako bat izan da Athleticek Betisen aurka lortutako garaipenean. Berak sartu du partidako 6. minutuan markagailua ireki duen gola eta gerora, hiru puntuak lortzeko balio izan du. Gol hori, gainera, Martinezen lehena izan da kamiseta zuri-gorriarekin: “Pena nire lehen gola futbol zelaia hutsik dagoela iritsi izana. Hala ere, pozik irabazteko balio izan baitu“.
Ondarroakoa pozik azaldu da hiru puntuengatik eta hauek Europako postuetarako borrokan jarraitzeko duten garrantziagatik, Camp Nou zelai zaila bisitatu aurretik: “Gaur irabaztea oso garrantzitsua zen goikoekin aldeak murrizteko. Garaipen honek asko emango digu Camp Nou bezalako zelai zaila bisitatu aurretik”.
Cordoba: “Partida oso ona egin dugu”
Bestalde, Iñigo Cordoba pozik agertu da taldearen errendimenduarekin eta garaipenarekin, LaLiga hasi zenetik lortutako bi berdinketen ostean: “Bi berdinketa lortu genituen eta hiru puntu hauekin Europako borrokari lotu gara berriro. Camp Noura joan aurretik horrela irabazteak asko indartzen gaitu”.