1931, 12. Kopa
1931ko ekainaren 21ean Athleticek Real Betis hartu zuen mendean Chamartinen Kopako txapeldun izateko
Atzo Katedralean jokatutako LaLigako partidan Athleticek Betisi irabazi bazion, gaur duela 89 urte lehoiek zorte bera izan zuten talde andaluziarraren aurka. 1931ko ekainaren 21ean, Athleticek 3 eta 1 irabazi zion Real Betisi Chamartinen bere palmaresa handitzeko. Chirri II, Roberto eta Bataren golei esker, lehoiek 12. Kopa irabazi zuten, Mr Pentlandek taldea zuzentzen zuela.
Zuri-gorriek ia erabat menderatu zuten finala, 54. minuturako 3-0 aurretik jarri baitziren. 23. minutuan Chirri II.ak markagailua ireki zuen eta Robertok, 38. minutuan, aldea handitu zuen zuen. Batak Athleticen gol-sorta biribildu zuen.
Athleticek Kopa hartan Sabadell, Real Union, CD Logroño kanporatu zituen, ondoren talde andaluziarrari finalean irabazteko.
Argazkia: Athletic Club Museoa