undefined

Carlos Lasa zuzendaritzako kide ohia hil da

Carlos Lasa zuzendaritzako kide ohia hil da

Fernando Garcia Macuarekin bokala izan zen, baita Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzaren presidentea ere

Zoritxarrez, Athletic Clubek Carlos Lasa Herran jaunaren heriotzaren berri eman gura dizue. Fernando Garcia Macuaren agintaldian zuzendaritzako kidea izan zen. Gainera, Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzaren eta Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkartearen (ASFEDEBI) presidentea ere izan zen.

Une triste hauetan, Athletic Clubek doluminak helarazi nahi dizkie bere familia eta lagun guztiei. Hileta-elizkizuna astelehenean, 18:00etan, Basurtuko beilatokian ospatuko da.

Athleticeko jokalariek besoko beltza eramango dute bere oroimenean FC Bartzelonaren aurka Camp Noun jokatuko duten partidan.