undefined

Unerik onenean etendako denboraldia

Unerik onenean etendako denboraldia

Lehoiek bosgarren postuan amaitu zuten sailkapenean eta Erreginaren Kopako finala jokatzeko partida bakarrera

Behin Espainiako Futbol Federazioak Primera Iberdrola ez zela berriro hasiko ziurtatuta, eta emakumezkoen lehen taldea oporretan dagoela, balantzea egiteko unea da. 2019/20 denboraldia goiz amaitu zen, Angel Villacamparen taldea futbolik onena egiten ari zenean. Joan den martxoaren 1ean Lezaman jokatu zuten lehoiek azken partida (0-0 Espanyolen aurka), eta egun batzuk lehenago Erreginaren Kopako finalerdietarako txartela lortu zuten San Mamesen CD Tacon kanporatuz. Orain, hurrengo denboraldian arreta jarri behar da, Kopako finalerdia EDF Logroñoren aurka jokatuko dena, final handiaren atarian.

2019/2020 denboraldia Angel Villacamparekin hasi zen eserlekuan, Joseba Aguirreren lekukoa hartuta. Lau denboraldiren ondoren, titulua barne, Ortuellakoak kirol zuzendaritzaren ardura hartu zuen, eta Villacampa aukeratu zuen bera ordezkatzeko. Toledoko entrenatzaileak Atletico Madrilekin bi liga jarraian irabazi zituen (horietako bat, partidarik galdu gabe) eta Erreginaren Kopa bat.

Hasiera epela eta aurrerapen logikoa

Udako partidak eta torneoak izan ziren lehen probak, atepean jokatzeko Andrea de la Navaren fitxaketa bakarraz aurkeztu zen taldearentzat. Athleticek historiako emakumezkoen lehen Karrantza Garaikurra irabazi zuen eta Euskal Herria Kopako finala galdu Real Sociedaden aurka. Primera Iberdrolaren hasiera zaila izan zen eta lehoiek bosgarren jardunaldira arte ez zuten lehen garaipena lortu, 0-2koaz Reale Arenan irabazita. Taldea Villacamparen lan egiteko modua eta taktika bereganatzen joan zen, eta joko onaz lagundutako emaitzak lortzen hasi zen. Lehoiek bosgarren postuan amaitu zuten, eta sailkapenaren beste posturen bat igotzeko irrikaz.

Erreginaren Kopa, zuri-gorrien betiko ikasgaia, final-zortzirenetan hasi zen, UDG Teneriferen aurka. Partida luzapenera iritsi zen eta sufrituta lortu zen final-laurdenetarako txartela. Hurrengo kanporaketan, CD Tacon taldeak San Mamesen kale egin zuen, eta hortaz, martxoaren 18an Las Gaunasen, EDF Logroñoren aurka jokatzekoa zen finalerdietara sailkatu ziren lehoiak.

Ilusioa eta lan gogorra berpiztu behar dira ezusteko etenaldiaren ostean, eta, horrela, hasiko den denboraldi berria prestatu, hasiera batean, datorren uztailaren 20an, Lezaman.