undefined

“Denboraldiko partidarik zailena da”

“Denboraldiko partidarik zailena da”

Gaizka Garitanok “partida polita” iragarri du bihar Camp Noun, eta gogoratu du bi taldeen arteko azken hiru partidetatik bitan nagusitu dela Athletic

Gaizka Garitanok partida aurreko ohiko prentsaurrekoan hitz egin du Lezaman, bihar Bartzelonaren aurka Camp noun jokatu aurretik (ekainak 23, asteartea, 22:00etan).

Biharko partida “denboraldiko partidarik zailena” dela adierazi du entrenatzaileak: “Horrela sentitu izan ditut beti Camp Nouko bisitak. Oso erasotua sentitzen zara eta ez da batere erraza baloiarekin jokatzen irtetea”.

Hala ere, Garitanok Barçari aurre egiteko prest ikusten du taldea: “Erronka polita dugu bihar. Badakigu zaila izango dela, baina Bartzelonaren aurka jokatu ditugun azken hiru partidetatik bi irabazi ditugu eta bat berdindu. Camp noun San Mamesen baino zailagoa izango da, baina partida ona egiten eta emaitza ona lortzen saiatuko gara”.

Yuri zigortuta dago, eta Ibai Gomez eta Beñat Etxebarria ere ezin izango ditu zelairatu, giharretako gainkargengatik: “Jokalari batek ezin duenean jokatu beste jokalari batek jokatzeko aukera sortzen da. Konfiantza osoa dut horietako edozeinengan, egunez egun erakusten dute jokatzea merezi dutela, eta hala egingo dute”.