undefined

San Mames, berdez ELAgatik

San Mames, berdez ELAgatik

Zelaiaren kanpoaldea Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Egunean argiztatu da

1997tik aurrera, urtero ekainaren 21ean, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten pazienteak gogorarazten dituen jardunaldia egiten da.

San Mames piztuz, Athletic Clubek bat egin du mundu osoan zehar egin diren ekimenekin eta egun hori bultzatzen duten elkarteekin. Tratamendurik eta sendabiderik gabeko gaixotasun neurodegeneratibo horren inguruan kontzientziatu nahi duen eguna da. Ikerketa-ildo gehiago garatu behar dira eta aurrerapen zientifikoen bitartez, gaixotasun hau dutenen bizi itxaropena eta bizi-kalitatea handitzeko beharrezkoak diren prozesu medikoak aurkitzea da helburua.