undefined

Txapeldunak: etorkizuneko lehoiek gainditu dute erronka

Txapeldunak: etorkizuneko lehoiek gainditu dute erronka

Emakumezkoen bigarren taldeak lehen postuan amaitu du lehiari eutsiz, eta lehen taldera jokalarien ekarpena eginez

Txapelketaren derrigorrezko etenaldiak sailkapenaren gorenean utzi zuen emakumezkoen taldea, horregatik, eta nolabaiteko zapore txarrarekin bada ere, Iraia Iturregiren taldea 2019/202 Reto Iberdrola Norteren txapelduna da. Lehenengo eta behin, EFFek estreinatzen zuen kategoriara egokitzeko eta ezagutzeko denboraldia izan da. Iraiak ere debuta egin du aulkian, erronka zorrotz bati aurre egiteko. Denboraldi honetan harrobiaren garrantzia agerian geratu da, ‘B’  fitxadun jokalarien ekarpena egin baita (Azkona, Oihane eta Valdezate), Angel Villacamparekin Lehen Mailan sendotu direnak. Gainera, aurten Amaiur Sarriegi, Irene Oguiza eta Naroa Uriartek debutatu dute.

Emakumezkoen filialak denboraldi ikusgarria egin zuen, txapelketa goiz amaitu bazen ere. Martxoan lehoi gazteek 22 jardunaldi jokatu zituzten, 15 partida irabaziz, hiru berdinduz eta lau jardunaldi galduz. Taldea bigarren golegileena izan da (lehena Bartzelona ‘B’ izan zen) eta gol gutxien jaso dituen bigarrena, Eibarren atzetik. Armaginek igoeraren behin betiko saria lortu dute, bigarren postuan geratu baitira, eta horrela, datorren urtean hiru euskal talde egongo dira Primera Iberdrola txapelketan. Hala ere, Eibar, Osasuna, Alaves eta Athleticen arteko borrokak, Bartzelonaren filialarekin, agerian utzi du talde euskaldunen indarra maila honetan.

Lehiakortasuna eta prestakuntza

Batez besteko adina 19 urte ingurukoarekin (18.8), Iraia Iturregiren taldea Estatuko bigarren talderik gazteena da Atletico Madrilen filialaren atzetik. Beste ezeren gainetik jokalariak prestatzeko helburuarekin, Loiuko jokalari ohiak lidergoari eustea lortu zuen, eta bere taldea hark erakutsitako gene lehiakorraz lehiatu zen. Lehen postuan eta etengabeko erritmoaz, nahiz eta Osasunaren edo AEMren aurka galdu, filialak lehiari eutsi zion eliteko futboletik pauso bakarrera dagoen Reto Iberdrola Norte-n, etorkizuneko lehoientzat oso maila lehiakorrena den txapelketa.

Datorren denboraldian titulua defendatu beharko du, baina, batez ere, Iraia filialetik zuzentzen duen harrobi lanaren prestakuntzarekin jarraitu beharko du; izan ere, aurten C taldeko 2004ko jokalariak izan ditu taldean. Helburua maila goreneko jokalariez lehen taldeari elikatzea da, beheko mailetako talentua optimizatuz.