
Liga honetako boladarik onenaren bila
Liga honetako boladarik onenaren bila
Athletic Clubek Ligako boladarik onena berdinduko luke Camp Noun punturik lortuz gero
Gaur gauean izango duen erronkan (22:00etan, Camp Nou) emaitza positiboa lortuz gero, Ligako boladarik onena berdindu dezake Athletic Clubek. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak bost jardunaldi bete ditu dagoeneko galdu gabe, eta gaurko partidan joera horri eutsiz gero, sei partida lortuko lituzke galdu barik, liga hasiera bikainean egin zuen bezala.
Athleticek hiru garaipen eta bi berdinketa (11 puntu jokoan zeuden 15 puntuetatik) lortu ditu azken bost jardunaldietan, lehen bi garaipenak (Vila-real eta Valladoliden aurka) pandemiak eragindako geldialdiaren aurretik. Txapelketa berriz hasi zenetik, zurigorriek garaipena lortu zuten Betisen aurka joan den larunbatean eta aurretik bi berdinketa erdietsi zituzten SD Eibar eta Atletico Madrilen aurka.
Real Madrilek bakarrik (12 puntu 15 puntuetatik) gainditzen du Athletic Ligako azken jardunaldietako ranking partzialean. Gaur gauean lehoiek, taula berezi honetako hirugarren sailkatuaren aurrean, postu hori mantendu nahi dute. Bartzelonak 10 puntu lortu ditu (hiru garaipen eta berdinketa bat).
Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club

