undefined

Animazio Harmailarako hitzordua bazkideekin

Animazio Harmailarako hitzordua bazkideekin

Kluba uztailean hasiko da eserlekua aldaketa aztertzeko prest agertu ziren Ipar Beheko Harmailako bazkideei harrera egiten, antzinatasunaren arabera

San Mameseko Animazio Harmaila bateratzeko prozesuarekin jarraituz, Athletic Clubek San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan Ipar Beheko Tribunako bazkideak hartuko ditu, klubak egindako deien ondoren bilera bat izateko nahia erakutsi baitzuten, zelaiaren gainerako zatian eserlekuak aldatzeko aukerak aztertzeko.

Hitzorduak eskatzaileen antzinatasunaren arabera ezarri dira, eta uztailean zehar jarritako hitzorduak une honetan argitaratu dira Bazkideen Txokoan. Uztaila amaitutakoan, irailean izango dira hurrengo bilerak. Kluba bazkideekin harremanetan jarriko da euren hitzorduak zuzenean eta Bazkideen Txokoaren bitartez helarazteko.

Klubak orain arte kontaktatu ezin izan dituen bazkideek edo informazio gehiago nahi dutenek, 94 685 41 69 telefonora dei dezakete.