
Abestu gure ereserkia San Mamesen entzun dadin!
Abestu gure ereserkia San Mamesen entzun dadin!
Athleticen ereserkia abestuz bideoa bidali eta jokalariek Katedralean entzungo dute partiden aurretik
Athleticek bere jarraitzaileen beroaz gozatzerik ez duenez, zale zuri-gorriek, gaurtik aurrera, Athletic Clubaren ereserkia abestuz bideo bat bidaltzeko aukera izango dute jokalariek entzun dezaten. San Mamesen ikusiko dute partiden aurretik berotzen ari diren bitartean, indarra eman diezaien.
Zaleen presentzia ordezkaezina bada ere, harmailen arnasak nolabait Katedralera itzuli behar du.
Bideoak [email protected] helbide elektronikora bidali ahal izango dira, Wetransferren bidez. Animatu zaitez eta animatu taldea!
Gogoratu:
– Grabazio horizontala
– Athleticen ereserkia abestu
– Helbide honetan: [email protected]