undefined

Dravet Sindromeak San Mames piztu du

Dravet Sindromeak San Mames piztu du

Astearte honetan, hilak 23, zelaiaren aurrealdeak more itxura hartu du ohikoa ez den gaixotasun honen Munduko Egunean

Horrela, Athletic Clubek bat egiten du Dravet Sindromea gizarteari ezagutzera eman nahi dioten nazioarteko erakundeekin, eta kontzientziazio eta finantzaketa lanarekin jarraitzen dute, ikerketa medikoek kaltetuen eta haien familien bizi-kalitatea hobetu dezaten.

Dravet Sindromea epilepsia mota bat da eta gaur egun ez du sendabiderik, ezta tratamendu eraginkorrik ere. Bizitzako lehen urtea baino lehen agertu ohi da, eta kontrolik gabeko krisiak, mugikortasun-arazoak, atzerapen kognitiboa eta hizkuntzaren atzerapena eragiten ditu. 16.000 jaiotzatik bati eragiten dio.