undefined

“Lan handia egin dugu”

“Lan handia egin dugu”

Gaizka Garitano pozik agertu da hain ohikoak ez diren jokalariek egindako lanarekin, eta Bartzelonaren aurkako golari begira asmatu ez izana deitoratu du

Gaizka Garitanok agerraldia egin du Camp Nouko prentsa aretoan, Athletic Clubek Bartzelonaren aurka gol bateko aldearekin porrota jaso ostean.

Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldearen lana goraipatu du: “Osorik iraun dugun bitartean, taldeak lan bikaina egin du. Pena pasean eta azken errematean asmatu ez izana “, deitoratu du Garitanok.

Derioztarrak Bartzelonaren aurka hasieratik jokatu duten jokalari ezohikoen lana goraipatu du: “Oso pozik nago jokatu duten moduagatik. Edozein partidatan egin dezaketela erakutsi dute eta beraiengan konfiantza eduki dezakedala”.