

CD Badajoz izango da Bilbao Athleticen aurkaria Bigarren Mailara igotzeko playoffetako lehen kanporaketan. Uztailaren 18an, larunbatean, Algeciraseko Nuevo Mirador estadioan jokatuko da kanporaketa, partida bakarrera.
“Talde sendoa da, fisiko handia du. Normalean 4-4-2 jokatzen dute, eta bere aurrealdeko bikotea nabarmentzen da, Aquino eta Santamariarekin, biak joko eta konexio handiarekin. Partida zaila izango da, baina ondo bagaude edozein talderi irabaz diezaiokegu”, esan du Joseba Etxeberria Bilbao Athleticeko entrenatzaileak.
Bilbao Athleticen puntu berdinekin (49), Badajoz IV. taldeko hirugarren sailkatua izan da fase erregularrean, Errege Kopan egindako lan bikaina eginda gainera. Extremadurako taldeak SD Eibar kanporatu zuen final-hamaseirenetan 3 eta 1 irabazita, eta Granadaren aurka final-zortzirenetan gauza bera egiteko zorian egon zen, luzapenaren bigarren zatian galduta.
Gorka Santamaria (Bilbao Athleticek azken aldiz lortu zuen Bigarren Mailarako igoerako beste protagonistetako bat) da taldeko goleatzaile nagusia, 10 tantorekin
Bi taldeen arteko aurrekariak
Bilbao Athletic eta CD Badajoz hamar aldiz aritu dira elkarren aurka historian zehar. Horietako zortzi hain zuzen ere Bigarren Mailan eman ziren, playoff hauetan lortu nahi duten kategorian. Beste bi norgehiagokak 1966-67 denboraldiko Hirugarren Mailako promozio fasekoak dira, zilarrezko kategorian postu bat lortzeko helburuarekin jokatu zutena (oraindik ez zen 2.B maila existitzen). Azkenean, Extremadurako taldeak lortu zuen postua, etxean 2 eta 0 irabazi eta Bilboko 2 eta 1 garaipena alferrikakoa eginez.


Bilbao Athleticen gol festa
Lezama
Lehoikumeak aise gailendu dira UD Barbastroren aurka Lezaman eta Segunda Federacioneko lehen garaipena lortu dute, ekaitz bortitza protagonista izan duen neurketan


Zuzenean: Bilbao Athletic - UD Barbastro
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean 19:00etatik aurrera jokatuko den Segunda Federacioneko hirugarren jardunaldiko partidaz


Lezamako kordada Urdaibain
Lezama
Harrobiko teknikariek mendiko talde-jarduera emankorra egiten zuten, Alex Txikon alpinista lemoarraren hitzaldiarekin hasi zena


Bilbao Athleticek Uteboren aurka galdu du
Lezama
Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu etxean jokatutako denboraldiko lehen partidan


Zuzenean: Bilbao Athletic - Utebo FC
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Segunda Federacion mailako bigarren jardunaldiko partidaz 18:30etik aurrera


Bilbao Athletic Lezaman izango duen estreinaldirako prestatzen ari da
Lezama
Adu Ares, Unai Gomez eta Egiluz Gurpegiren mutilekin egongo dira lehen taldearekin partidarik ez dutelako


Bilbao Athleticek etxean jokatzen dituen neurketak, zuzenean
Lezama
Athleticzaleek Youtubeko kanal ofizialaren bidez jarraitu ahal izango dituzte filial zuri-gorriak Lezaman jokatzen dituen Bigarren Federazioko partidak


Bilbao Athleticen berdinketa landua txapelketa ofizialari ekiteko
Lezama
Zuri-gorriek puntu bat lortu dute Las Gaunasen UD Logroñesen aurka, igotzera deitutako taldeetako baten aurka


Athletic Clubeko harrobiko lantaldeak
Lezama
Lezamako egunerokoan harrobiko jokalariei lagunduko dieten pertsonak zehaztuta daude


Hiru debutari LaLigako lehen bi jardunaldietan
Lehen taldea
Sadarren estreinatu zen Beñat Pradosen agerraldiarekin, Unai Gomez eta Imanolekin batera, hiru dira partida ofizialean elastiko zuri-gorriarekin lehen minutuak jokatu dituzten jokalariak