undefined

Ezagutu Bilbao Athleticen playoffetako balizko aurkariak

Ezagutu Bilbao Athleticen playoffetako balizko aurkariak

Sabadell, Atletico B eta Badajoz aztertu ditugu, Bigarren Mailara igotzeko promozioan lehoikumeek aurrean izan ditzaketen hiru taldeak

Bigarren Mailara igotzeko playoff expresseko Bilbao Athleticen lehen partida ezagutzeko zozketa egingo da gaur arratsaldean Marbellan (20: 00etan). 16 taldek hartuko dute parte bertan, Bigarren B Mailako lau multzoetako lehenengo laurek.

Lehoi kumeek 3. postuan amaitu zuten II. multzoko fase erregularra (Cultural Deportiva Leonesa bigarrenarekin berdinduta), eta ondorioz, gainerako hiru multzoetan hirugarren sailkatuetako batekin lehen kanporaketa jokatuko du: Atletico Madril B (I. multzoa), Sabadell Fc (III. multzoa) edo CD Badajoz (IV. multzoa). Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da uztailaren 18tik 25era bitartean, Andaluziako bost estadio hauetako batean: la Rosaleda, Nuevo Mirador de Algeciras, Marbellako Udal estadioa, Marbella Futbol Center Kirol Zentroa eta Malagako Hiria estadioa.

CE Sabadell
Lehoi kumeek egin bezala, Sabadellek sailkapeneko bigarren sailkatuarekin berdindu du ligan, Bartzelona B-rekin (49 puntu), liderrarengandik (CD Castello) puntu bakarrera.

Sabadellek sailkapeneko lider bukatu ahal izan zuen azken jardunaldian, baina ezin izan zuen Castelloren hutsugitea aprobetxatu. 4 eta 2 galdu zuen Espanyol B-ren aurka, eta Bartzelonaren garaipenak hirugarren postura bidali zuen. 14 garaipen, 7 berdinketa eta 7 porrotekin, laugarren talderik golegileena izan da III. multzoan, 44 gol sartuta 28 partidatan.

Bilbao Athleticeko bi jokalari ohik jokatzen du bertan, Xiker Ozeringauregik eta Jurgi Oteok. Azken hau protagonista izan zen Bilbao Athleticen Bigarren Mailarako azken igoeran.

Atlético de Madrid B
Bilbao Athleticek Bigarren Mailara igotzeko promozioaren lehen partidan izan ditzakeen hiru aurkarietatik, Atletico Madril B da ligan puntu eta garaipen gehien lortu dituena COVIDaren behin betiko geldialdia baino lehen (16 garaipen, 5 berdinketa eta 7 porrot).

Gainera, Atletico Bk sailkapeneko talderik golegileena bezala amaitu zuen txapelketa: 52 gol alde eta 27, 28 jardunaldietan. Bilbao Athleticek 55 alde eta 35 kontra izan ditu, hurrenez hurren.

CD Badajoz
Bilbao Athleticen eta Sabadellen puntu berdinekin (49), Badajoz ere igoera playoffetara iritsi da, Errege Kopan egindako lan bikaina eginda gainera. Extremadurako taldeak SD Eibar kanporatu zuen final-hamaseirenetan 3 eta 1 irabazita, eta Granadaren aurka final-zortzirenetan gauza bera egiteko zorian egon zen, luzapenaren bigarren zatian galduta.

Gorka Santamaria (Bilbao Athleticek azken aldiz lortu zuen Bigarren Mailarako igoerako beste protagonistetako bat) da taldeko goleatzaile nagusia, 10 tantorekin