undefined

Marta Perea, lehoia 2021eko ekainera arte

Marta Perea, lehoia 2021eko ekainera arte

Galdakaoko erdilaria denboraldi berriai ekiteko irrikan dago, ia urte osoan zehar orkatileko lesioa izan ostean

Athletic Clubek eta Marta Pereak akordioa lortu dute erdilaria beste denboraldi batez berritzeko. Galdakaokoak lehoi izaten jarraituko du 2021eko ekainera arte eta zazpigarren denboraldiari ekingo dio lehen taldearekin. Marta 2011n iritsi zen Lezamako harrobira Mungiatik eta 2014-15 denboraldian debutatu zuen lehen taldean. 2015-16 (ligako titulua lortu zuen denboraldia) eta 2016-17 urteetan lehen eta bigarren taldeen artean txandakatu zuen bere partaidetza, harik eta 2017-2018 denboraldian lehen taldeko eskubide osoko jokalari bihurtu zen arte.

Jokalari ezkertiarrak sei partidatan parte hartu ahal izan du bakarrik denboraldi honetan, baina hori bai, zurigorri golegile gisa estreinatu zen bigarren jardunaldian Lezaman, baselina bikain batekin asmatuz. Azaroan, Rayo Vallecanoren aurkako 1-4ko garaipenean, eskuin orkatila bihurritu zuen eta urtarrilean Madril CFFren aurka lesio berdina izan zuen. Guztira 60 partida jokatu ditu lehen taldearen kamisetarekin. Marta jokalari trebea da eta zelaiko posizio desberdinetan jokatu dezake.

“Nire unerik onenera itzuli nahi dut”

Marta denboraldi berriari ekiteko irrikan dago, urte zail bat atzean utzi ahal izateko: “Aurtengoa gogorra izan da, belaunean min hartuta egon nintzenarekin batera Lezaman daramadan txarrena izan dela esango nuke. Min hartu nuen zelaian gustora nengoenean eta minutuak jokatzen nituenean. Hasiera batean, bazirudien hilabete edo denbora gutxiko kontua izango zela, baina, azkenean, luzatu egin zen. Futbolaren kontuak dira, eta datorren urtean pentsatzen ari naiz dagoeneko. Espero dut orkatilak ez diezadala mindu eta erabat sendatzea. Nire unerik onenera itzuli nahi dut, minutuak izan eta taldeari lagundu. Gogotsu nago”, aitortu du kontratua luzatu berri duen lehoiak.