undefined

Berritzeak Bilbao Athleticen

Berritzeak Bilbao Athleticen

San Bartolomek, Luengok, Tasconek eta Baquek klubarekin duten lotura luzatu dute

Victor San Bartolome (2022ko ekainaren 30era arte), Oier Luengo (2021eko ekainaren 30era arte), Andoni Tascon (2021eko ekainaren 30era arte) eta Iñigo Baque (2021eko ekainaren 30era arte) Bilbao Athleticeko jokalariek klubarekin duten lotura luzatu dute.

Lagatuta egondako Antxon Jaso (Amorebieta), Aitor Seguin (Barakaldo), Christopher Atangana (Somorrostro) eta Aritz de Miguel (Leioa) ere itzuli dira.

Bestalde, Asier Cordobak bihar amaituko du bere konpromisoa eta ez du gure erakundean jarraituko. Athletic Clubek eskertu nahi dugu urte hauetan guztietan erakundearen koloreak defendatzeko egindako lanagatik, eta zorterik onena opa nahi dio, bai bere ibilbide pertsonalean bai profesionalean.