undefined

Eli Ibarra, zuri-gorrien historiaren erreferente

Eli Ibarra, zuri-gorrien historiaren erreferente

Lehoi-ohi historikoak 39 urte bete ditu gaur. Kamiseta zuri-gorriarekin partida gehien jokatu dituen jokalaria da, 413

Eli Ibarrari buruz hitz egitea emakumezkoen Athletici buruz hitz egitea da. Iraia Iturregirekin batera, lehoi izatearen erakusle handia da. Azkoitikoak 39 urte bete ditu gaur, eta 2002an emakumezkoen saila sortu zenetik partida gehien jokatu dituen jokalaria da. Ibarrak kamiseta zuri-gorria defendatu du ligako 367 , Kopako 32 eta Women ‘s Champions Leagueko 14 partida ofizialetan. Benetako zenbaki historikoak. Gaur egun Athletic Club Fundazioan lan egiten jarraitzen du, hainbat proiektutan balioak transmitituz.

Gipuzkoarra 90eko hamarkadan hasi zen emakumeentzat hasiberria den futbol munduan lehen urratsak ematen, Eibartarrak taldean. Etxean bere aitak eta bere neba Josuk, futbolariak biak, erakutsi zioten bidea. 2002ko udan Iñigo Juaristik Athleticen historian emakumezkoen lehen taldea izan zena bildu zuen. Hautatuen artean: Elisabeth Ibarra Rabancho. Jokalari ezkertiarrak, oso erasotzaile trebea eta erabakigarria zen; gol-usaimena eta jokoaren ikuspegi orkorra zituen. 2002tik aurrera eta 15 denboralditan zehar, Eli izan zen klubaren bost liga txapelketak irabazi zituen jokalari bakarra. Ehunka aldiz jokatu du Lezaman, baita San Mames bete batean ere, eta gol garrantzitsuak lortu ditu taldearentzat. 111 aldiz zulatu zuen aurkariaren atea eta hirugarren golegile nagusia da rakingean, Erikaren (260) eta Nekaneren (157) atzetik. Erreginaren Kopako txapelketa (32 partida) gehien jokatu duen jokalaria ere bada. Gainera, Espainiako selekzio absolutuarekin (44 partida) eta Euskal selekzioarekin internazionala izan zen.

2017ko maiatzean, 35 urterekin, erretiroa hartzea erabaki zuen. Agurreko prentsaurrekoan, Iraia Iturregi eta Irune Muruarekin batera, ozta-ozta eutsi zion arnasari. Hunkituta, bere ibilbide luzearen errepasoa egin zuen eta eskerrak eman zizkien Athletici eta bere zaleei. “Niretzat harrigarria da kalean jendea ni ezagutzea eta agurtzea. Poztu egiten naute eta klub honen handitasuna gogorarazten didate. Urte bakoitza berezia izan da niretzat. Inoiz ez nuen zalantzarik izan non garatu eta amaitu nahi nuen nire ibilbidea”. Erremediorik gabeko agurrak min eman zion Eliri, eta futbolari ere min eman zion agurrak,. Orduan sortu zen bere figura, enbaxadore aparta eta zurigorrien baloreen igorlea.