
Kluba |
LGTBIQ harrotasunaren Nazioarteko Eguna
LGTBIQ harrotasunaren Nazioarteko Eguna
San Mames ortzadarraren koloreekin argiztatu da
Horrela, San Mamesek 1969ko ekainaren 28an Stonewall-en (New Yorkeko pub bat) izandako gertaerak gogora ekarri ditu. Bertan, komunitate homosexuala matxinatu egin zen polizien enegarren sarekadaren aurrean, eta kalera atera zen, AEBko gobernuak sexu-aniztasunari buruz duen politikaren aurka protesta egiteko.
Hurrengo urteko ekainaren 28an gay harrotasunaren lehen martxa egin zen New Yorkeko kaleetan zehar. Atzo lehen pauso hartatik 50 urte bete ziren. Lehen urrats horri, Los Angelesek jarraitu zion, eta gero mundu osoko hiriak batzen joan zaizkio.