undefined

Valentzia CF taldearen aurkako partidarako deialdia

Valentzia CF taldearen aurkako partidarako deialdia

Gaizka Garitanok 23 jokalari deitu ditu Mestallan(19.30ean) jokatuko duen LaLiga Santanderreko 33. jardunaldirako

Gaizka Garitanok, Athletic Clubeko entrenatzaileak, 23 jokalari deitu ditu bihar, uztailak 1 (19.30ean), 2019-20ko LaLiga Santanderreko 33. jardunaldian Valentzia CF taldearen aurka Mestallan jokatuko den partidarako. Beñat Etxebarriak ezin izan du entrenamendua bukatu eskuin kuadrizepsan izandako gainkargagatik.

Deialdia Athletic Club:

Simon, Herrerin, Nuñez, Iñigo Martinez, Yeray, San Jose, Unai Lopez, Williams, Muniain, Cordoba, Larrazabal, Dani Garcia, Lekue, Vesga, Yuri, De Marcos, Ibai, Capa, Raul Garcia, Kodro, Balenziaga, Villalibre eta Sancet.