undefined

Javi Gonzalez, Basconiako bigarren entrenatzailea

Javi Gonzalez, Basconiako bigarren entrenatzailea

Zortzi urteko entrenatzaile lana egin du Danok Bat eta Alavesen beheko mailetan

Javi Gonzalez, Athleticeko futbolari ohia hamar denboralditan, Lezamako egitura teknikoan sartu da Basconiako bigarren entrenatzailearen lana betetzeko hurrengo denboralditik aurrera. Lehoi ohia Danok Bat (sei urte) eta Deportivo Alaves (azken bi denboraldietan) taldeetako beheko mailetako teknikaria izan da.

Zorrotzakoa jokalari zuri-gorria izan zen 1997-98 denboralditik 2006-07 denboraldira, eta guztira 254 partida jokatu zituen.

Klubeko gizonezkoen hirugarren taldera iristeak, Jon Moreno, Patxi Salinasek Basconian izandako laguntzailea Lezamako Analisi Sailean sartzea ekarri du, futbol profesionalerako zein harrobirako.