undefined

“Taldea oso indartsu dago”

“Taldea oso indartsu dago”

Gaizka Garitano “oso pozik” agertu da, “ez bakarrik irabazteagatik, baita sentsazioengatik ere”

Gaizka Garitanok, Athletic Clubeko entrenatzaileak, agerraldia egin du Mestallan, LaLiga Santanderreko 33. jardunaldian Valentziaren aurka 0-2 irabazi eta gero.

Garitanok partidaren gakoetako bat aipatu du, Valentziaren zelaian egindako presioa: “Bagenekien barrutik arriskuak hartzen zituztela, Parejok eta Kondogbiak joko asko sortzen dutelako. Jokalariek lan handia egin dute; oso pozik nago, ez bakarrik irabazteagatik, baita sentsazioengatik ere“.

Taldea oso indartsu dago, oso itxaropentsu, dinamika onean gaude eta taldea nahiko ondo ikusten dut“.

Datorren denboraldian Europan jokatzeko borrokari dagokionez, Derioko entrenatzaileak “zaila” dela esan du. “Talde honek ez du inoiz amore ematen. Amaierara arte joango gara helburua lortzera. Real Madrilen eta Sevillaren aurka jokatuko dugu orain, baina fede handia dut nire jokalariengan, ondo ezagutzen ditudalako“.