undefined

19/20ko une nagusiak

19/20ko une nagusiak

Gol bikain batzuk eta taldea bere jokorik onena zabaltzen ari zenean etendako denboraldiko une zehatzak errepasatuko ditugu

Beste denboraldi bati hasiera emateko aste batzuk falta direla, emakumezkoen lehen taldea indarrak berreskuratzen ari da berriz ere martxoan eten egin zen lehiaketari ekiteko. Atzean geratu dira lehoiek utzi dizkiguten une handiak, taldeak hasieratik izan duen aurrerapen argia eta Erreginaren Kopako finalerdia jokatzeko sailkapena.

Lehen jardunaldietako egutegiak bi irteera zail iragartzen zituen Valentziara, eta markagailu berdinarekin amaitu zen bai Buñolen eta bai Paternan (2-0). Bigarren jardunaldian, hori bai, taldeak argi eta garbi irabazi zion Madril CFFri eta Marta Pereak bere lehen gol zuri-gorria lortu zuen baloia loratuz. Bosgarren jardunaldian, eta 3 punturekin, taldea gertuko Donostiara abiatu zen, mahai gainean kolpe bat emateko asmoz. Reale Arenan aise lortu zuen garaipena, Real Sociedad 0-2 mendean hartuta. Azkonaren lasterketak, denboraldian asistentzia gehien eman duen jokalaria, Nekanek baloia sareratzeko balio izan zuen.

Tenerifen 8. jardunaldian Granadillaren aurka galdu ondoren, Athletic Clubentzat beti zaila den zelaia, taldeak bultzada hartu zuen eta 5 partida galdu gabe mantendu zen, etxetik kanpo Rayo Vallecano eta Sporting Huelvari irabaziz, Wanda Kirol Zentroan Atletico Madrilen aurka puntu bat eskuratzeaz gain.

Etenaldia heldu zen taldea sendo zegoela

2020. urtea hastearekin batera, Bartzelona iritsi zen San Mamesera eta Villacamparen neskek aurre egin zioten aurtengo txapeldunari, baina garaipena Bartzelonara joan zen. Levanteren aurka Lezaman, astebete geroago, Andrea Sierrak bere lehen gola sartu zuen lehen taldearekin. Erdiko atzelariak azken arnasean partida berdindu zuen urrezko puntua lortuz. Jardunaldi bat geroago, taldeak kolpea jaso zuen Matapiñoneran 4-1 galduta, baina porrota inflexio-puntua izan zen, jardunaldi hartatik aurrera Athleticek ez baitzuen berriro porrotaren berri izan. 18. jardunaldian Lucia Garciak Valentzia suntsitu zuen Lezaman egindako golarekin. Astebete geroago, aurrelariak maisuki beste bat sartu zion Deportivo Abancari ordura arte inork irabazi ez zuen Abegondo zelaian. Bigarren itzulia ona izango zela zirudien eta taldearen asmoa zen sailkapenean ahalik eta gorenera iristea. Baina orduan 19-covid-a iritsi zen eta Primera Iberdrola gelditu egin zen, 19/20 denboraldia behin betiko baliogabetu arte.

Erregina Kopari dagokionez, Granadillaren aurkako final-zortzirenetako partida zirraragarria izan zen Lezaman agoniazko luzapen batera helduz. Final-laurdena San Mamesen jokatu zen, eta Garazi Muruak bi penalti sartu zituen Kopako finalerdira sailkatzeko. Taldeak begitan hartu du finala berriro jokatzea. Hurrengo denboraldiko erronka nagusietako bat izango da.