undefined

Basconiaren aurpegi berriak

Basconiaren aurpegi berriak

Eneko Delgado (Real Madril), Asier Grande (Villarreal) eta Adrian Perez (Danok Bat) fitxatu ditu Athletic Clubek

Athleticek hiru jokalari berri bereganatu ditu datorren denboraldiari begira: Eneko Delgado, Real Madrilgo Gazteen Ohorezko Mailaren erdilari ezkerra, Asier Grande, Villarrealeko gazte mailaren atzeko hegaleko eskuina, eta Adrian Perez, Danok Bat taldeko Gazteen Ohorezko Mailaren erdiko atzelaria. Guztiek duela bi egun amaitu dute kontratua euren klubekin.

Etorkizun handiko hiru futbolariek kadeteetan bat egin zuten Maionan, baina Asier Grande (2002) urtebete gazteagoa da eta hurrengo denboraldian Baskonian gazte adina izaten jarraituko du. Eneko Delgado eta Adrian Perez senior mailan hasiko dira Patxi Salinasen eskutik.

Horietako bi, Eneko Delgado eta Asier Grande, Lezaman izan dira gaur goizean. Adrian Perez ezin izan da argazki saiora joan kanpoan dagoelako.