undefined

Europarantz zuzenean

Europarantz zuzenean

Athleticek 17 puntu lortu ditu jokoan izan diren azken 24 puntuetatik: bost garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra

Athletic Club Europako tokietara itzuli da sailkapenean. Gaizka Garitanoren mutilek ez dute Europa Ligara sartzeko posturik ikutu abendutik, Bernabeun Real Madrilen aurka merezitako berdinketa lortu zutenetik. 15 jardunaldi geroago, Athletic sailkapeneko zazpigarren postuan dago behin-behinean.

Izan ere, Ligako azken 24 puntuetatik 17 lortu ditu talde zuri-gorriak, bost garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra. Vila-realen aurka irabazi zuen San Mamesen 26. jardunaldian, eta ordutik Athleticek behin bakarrik egin du porrot, Camp noun, Bartzelonaren aurka. 15 gol alde eta 6 kontra.

Europa da helburua eta San Mamesen jokatuko diren hurrengo bi partidak berebizikoak izango dira Athleticentzat: Real Madril (igandea 5, 14:00etan) eta Sevilla (osteguna 9, 22:00etan).