undefined

Raul Garciak bere golegile marka hautsi du Ligan

Raul Garciak bere golegile marka hautsi du Ligan

Mestallan egindako bikoaren ostean, nafarrak hamahiru tantora igo du bere marka; 2011-12 denboraldian Osasunarekin lortu zituenak baino bi gehiago

Raul Garcia geldiezin dabil. Athletic Clubek ekainaren 14an txapelketari berrekin zionetik, nafarrak lau gol sartu ditu sei partidatan: bat Eibarri eta Mallorcari, eta bi Valentziari, Mestallan. Athleticek guztira sartutakoen ia erdia (9).

Lehoien 22. zenbakiak 13 gol sartu ditu dagoeneko aurtengo Ligan (horietako zortzi panaltiz), eta, taldearen pitxitxi nagusia bihurtzeaz gain (Williamsek sei tanto egin ditu), orain arteko bere markarik onena gainditu du Ligan. 34 urte bete baino bederatzi egun lehenago, Iruñeko erasotzaileak 13 golera igo du bere aurreko marka, 11 gol sartu zituenekoa Osasunarekin 2011-12 denboraldian.

Gainera, Athleticen elastikoarekin laugarren bikoa lortu zuen atzo Mestallan, seigarrena, lehiaketa guztiak batuta. Aurretik, RC Celta (LaLiga 2016-17, 2018-19), Leganes (LaLiga 2017-18), Dinamo Bukarest (Europa Liga 2017-18) eta Racing (Kopa 2016-17) taldeen aurka lortua zuen aurkarien atea bi aldiz zulatzea.