undefined

Athletic Club eta Itsasmuseum-en arteko lankidetza akordioa Gabarra zaharberritzeko

Athletic Club eta Itsasmuseum-en arteko lankidetza akordioa Gabarra zaharberritzeko

Athletic Clubek eta Itsasmuseumek Gabarra berriztatzeko hitzarmena sinatzeko akordioa egin dute gaur eguerdian

Athletic Clubek eta Itsasmuseumek Gabarra berriztatzeko hitzarmena sinatzeko akordioa egin dute gaur eguerdian. Gabarra Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Fundazioarena da, eta talde zuri-gorriaren garrantzi handiko ospakizun berezietan erabili ahal izateko helburuarekin egingo da zaharberritzea.

Erakundeen arteko elkarlanaren ondorioz, Ibaiganek ontzia egokitzeko konpromisoa hartu du, konponketa eta egokitze lanen ardura bere gain hartuz. Bere aldetik, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren Fundazioak bere mantenua bermatuko du, Administrazioak edota dagokion Portuko Agintaritzak eskatutako arautegiaren arabera.

Oraingo hitzarmenak 20 urteko iraupena izango du, eta beste 20 urtez luzatu ahal izango da, hitzarmena amaitu baino 6 hilabete lehenagoko epean, bi aldeetatik inork hau lutzatzeko asmorik ez duela ohartarazten ez badu. Zaharberritze lanak hurrengo astean hasiko dira Gabarra altxatuz.

Lorea Bilbaok “Athleticek Gabarra barruan nesken eta mutilen arrakastak ospatzeak dakarren ilusioa” azpimarratu du. Talde zuri-gorriari eskerrak eman nahi izan dizkio bi bidetan emandako babesagatik, alde batetik “kulturan eta kirolean”, eta bestetik, “oinarrizko kirolari, egun gertatzen ari denarekin”.

Aitor Elizegik azaldu zuenez, proiektua bultzatzeko ideia hori Gaizka Garitanori helarazi zitzaion Alemaniako denboraldi-aurrean, eta garrantzitsutzat jo ditu lanean emandako hilabeteak eta proiektua gauzatzeko “hiru erakundeen ilusioa”. “Zentzu handiagoa du bidaia hau egiteak, pandemiaren ondoren denok batera ospatzen saiatzeak”. Emakumezkoen taldeari buruzko zalantzak argitu ditu, titulu bat ospatuz gero ontzian ere egingo litzateke, “Athletic bakarra dagoelako”.

Bere aldetik, Juan Mari Aburtok eskatu duenez, “inork ez dezala gaizki ulertu, Realarekiko errespetu osoz egiten da”. Aitor Elizegik Jokin Aperribay Errealeko presidenteari Gabarra berreskuratzeko asmoa azaldu zion bere garaian. “Itsasadarrera itzul daitekeen zentzuz eta emozioz betetako sinboloa da”, azpimarratu du Aburtok. “Athletic bertakoaren alde dago”, azpimarratu du, “Bilboren eta Bizkaiaren proiektua da” eta, horregatik, “Gabarra berandu baino lehen itsasadarrera itzuli ahal izateko oinarriak jarri genituen”.

Jorge Gomez batzordekideak proiektuan parte hartu du, eta haren esanetan Gabarra berreskuratzeko lanak bederatzi eta hamar aste arteko epean egin daitezke. Ontziaren onbideratzearekin hasiko da.

Daniel Ruiz Bazan, 80. hamarkadan Athletic Clubekin eta ontziaren gainean Liga eta Kopako tituluak altxa zituen kapitain zuri-gorria, orduko Andoni Goikoetxea taldekidea eta Jose Angel Iribar mitikoa, arima zuri-gorriaren ikur izan dira gaur Itsasmuseum Bilbaon aurkeztu den ekitaldian. Bilboko Alkate Juan Mari Aburto; Itsasmuseumeko presidente eta Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatu Lorea Bilbao; eta Athletic Clubeko presidente Aitor Elizegi bertan izan dira, baita Jon Ruigomez, Itsasmuseumeko zuzendaria; Luis Gabiola, Bilboko Portu Agintaritzaren Operazioen zuzendaria; eta klub zuri-gorriaren zenbait batzordekide ere.