undefined

Garitano: “Final bat dugu egunero”

Garitano: “Final bat dugu egunero”

Athleticeko entrenatzailearen ustez, “erronka polita da Ligako talde onenari irabaztea”

Gaizka Garitanok Lezaman erantzun die komunikabideek telematikoki helarazi dizkioten galderei bihar San Mamesen jokatuko den Athletic-Real Madril partidaren atarikoan (14:00etan).

Derioko entrenatzaileak “Ligako talderik onena” espero du San Mamesen: “Gaur egun onenak dira. Jokalari onak izateaz gain, antolaketa oso ona dute zelaian. Bere erasoko potentziala oso handia da eta ez dute apenas golik jasotzen. Oso talde osoa da une oso onean. Erronka polita da onenei irabazi ahal izatea”. Horretarako, entrenatzaileak partida “itxia” prestatu du San Mamesen: “Ezin diezu bertuteak zabaltzen utzi. Jokalari zerrenda luzea eta kalitate handikoa dute. Defentsan sendo egoten eta goian ditugun aukerak aprobetxatzen saiatuko gara. Baikorra naiz eta konfiantza dut garaipenean”.

Garitanok badaki LaLigako itzuliko egutegi espresarekin “egun bakoitza final bat” dela: “Badakigu bi asteko lan gogorra geratzen zaigula, eta partidaz partida goaz. Bihar izango da zailena eta irabazten saiatuko gara. Hori eginez gero, gertuago egongo gara Europatik”.