undefined

SD Oyonesak 2024ra arte berritu du hitzarmena

SD Oyonesak 2024ra arte berritu du hitzarmena

Ibaiganen sinatu dute 2009tik Athleticekin lotuta dagoen Arabako taldearekin egindako akordioa

Oyonesa Kirol Elkarteak lau denboraldirako berritu du Athleticekin duen hitzarmen kontratua, 2024ko ekainaren 30era arte. Talde arabarra egitura zuri-gorrian sartu zen 2009ko abenduan.

Manuel Martinez taldeko presidentea buru, Oiongo ordezkaritza izan da Ibaiganen, presidente ordea, kirol zuzendaria eta harrobiko zuzendariarekin batera. Hitzarmenaren sinaduran izan dira ere Andoni Ayarza, kirol zuzendariaren bigarrena, eta Martin Urrejola eta Txus Gojenuri, hitzartutako kluben arduradunak. Edu Garcia Oiongo Athletic Eskolako arduraduna ere izan da Ibaiganen.