undefined

Athletic Club Museoa irekita egongo da astean zehar ere

Athletic Club Museoa irekita egongo da astean zehar ere

Bazkide eta bisitariek asteartetik ostiralera (16:00-20:00) museoa bisitatzeko aukera izango dute, asteburuez gain (10:00-20:00)

Alarma-egoeraren ondorioz itxi eta ekainaren 6an asteburuetan ateak berriro ireki ostean, Athletic Club Museoa astean zehar ere irekia egongo da bihartik (uztailaren 7tik) aurrera. Athletic Clubek San Mamesen duen museoa arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, asteartetik ostiralera (San Mamesen partida edo entrenamendua ez badago). Asteburuetan ordutegia 10:00etatik 20:00etara mantenduko da. Museora sartzeko aldez aurreko erreserba gomendatzen da, [email protected] posta elektronikoaren edo 944661100 telefono zenbakiaren bidez.

Bisitariek azken asteetako berri handiaz doan gozatu ahal izango dute: ‘Eurokoparen Txapeldunak’ erakusketa. Honek, futbol mende erdi bat baino gehiago berpizteko helburuarekin, lehen aldiz jendeari aurkeztuko dio pieza original eta bakarren sorta.

San Mamesen bisita gidatuak egiten jarraitu ahal izango da, sarrerak klubaren webgune ofizialaren bidez erreserbatuz, lekua ziurtatzeko eta ilarak saihesteko.

Bazkideek Museoa bisitatu eta Tourra estadioan zehar egin ahal izango dute doan uztailean eta abuztuan zehar*.