undefined

Beñat, falta jaurtiketen maisua

Beñat, falta jaurtiketen maisua

Igorreko erdilariak Athletic Cluben sartu dituen hamaika goletatik zortzi jaurtiketa libreak izan dira

Beñat Etxebarriak (Igorre, 1987-02-19) Athletic Club utziko du, futbolari teknikoa eta falta jaurtiketetan espezialista hutsa dela erakutsiz. Izan ere, zuri-gorrriz egindako hamaika goletatik zortzi modu horretan egin ditu. Gainera, historian sartu da San Mames berriaren inaugurazioan gola egin zuen jokalarietako bat izan baitzen, ezkerrarekin Celtari sartutako gol ederra, errekorte bikaina egin ostean.

Arratiatik kimua mailako bigarren urtean iritsi ondoren, Lezaman haziz joan zen, etorkizun oparoko jokalari bihurtuz. Izan ere, Espainiako selekzioko kategoria ezberdinetarako aldizka deitua izan zen. Sekulako indarra zuen eta jaurtiketa eraginkorra. Osasunaren aurkako partida batean debutatu zuen, Felix Sarriugarteren aginduetara.

Odol zuri-gorria zuten beste hainbat futbolarik egin bezala, kanpora joan zen jokatzeko aukera bila. Conquensera joan zen, eta Real Betis Balompieren arreta piztu zuen. Talde honen filialerako bidea hartu zuen, geroago bere lehen taldera igotzeko, non bere maila utzi zuen kolpe frankoen jaurtiketan. Bere errendimendu bikainak selekziora eraman zuen, Vicente del Bosquek deituta.

Beñat 2013ko ekainean fitxatu zuen Athleticek, Ernesto Valverderen taldea indartzeko zelai berriaren estrenaldian. Eta erdilariak gol ederra sartu zuen inaugurazioan, 3-1ekoa Celtaren aurka. Beste bi bakarrik egin ditu jokaldian, Vienako Rapiden aurka eta zuri-gorriz sartu duen azkena, Intercityren aurka Kopan.

Jaurtiketa librean sartu dituenen artean gogoratzen dira Alaves, Eibar, Villarreal eta Getaferi eginak, baita Partizan Belgradeko biak, bana partida bakoitzean. Champions Leagueko zazpi partidatan aritu zen, Bartzelonari irabazitako Superkopako finalaren bietan eta Camp Noun kataluniarren aurka galdutako Kopako finalean ere bere minutuak izan zituen Ernesto Valverderen aginduetara.