

Athletic Clubek gaur jakinarazi die Mikel San Jose eta Beñat Etxebarria jokalariei denboraldi honen amaieran harreman profesionala amaitzeko erabakia. San Mameseko ikusleen aurrean jokalariek merezi duten agurra egitea ezinezkoa denez, Athleticek ekintza berezi bat antolatu du etxeko azken partidarako, Leganesen aurka, bien omenaldi gisa.
Mikel San Jose bi etapa ezberdinetan aritu da Lezaman, gazte mailan Txantreatik heldu ostean eta profesional bezala. Athletic Clubek Liverpooletik fitxatu zuen jokalari nafarra 2009an, eta bere lehenengo partidan, Europa ligan, 3-0 irabazi zion Vienako Austriari. Lehoi bezala 397 partida jokatu ditu hamaika denboralditan, guztira 37 gol sartuz, kopuru zoragarria erdilari edo euskarri bezala aritu dela kontuan hartuta. Superkopako txapelduna izan zen Bartzelonaren aurka, joaneko partidan zelai erditik gol bikaina sartuta, titulua lortzeko bidearen hasiera izan zen gola.
Bestalde, Beñat Etxebarriak ibilbide luzea egin du zuri-gorri moduan, bi etapa desberdinetan. Lehenengo, hamarkada bat eman zuen zuri-gorri bezala beheko mailetan hasita. Alebin mailan hasi zen eta 2006an egin zuen debuta Sadarren. Ondoren, Conquense eta Betisetik igaro ondoren, Athletic Clubeko lehen taldera itzuli zen, zortzi denboraldi jokatuz eta 242 partida. Hamaika gol sartu ditu, gehienak zuzeneko jaurtiketetan. San Jose bezala, Superkopako txapelduna izan zen Ernesto Valverderen aginduetara.
Mikeli eta Beñati eskerrak eman nahi dizkiegu urte guzti hauetan klubaren eta taldekideen alde egindako lan eta arduragatik, eta denboraldi berezi honetan zuri-gorriz jantzita gelditzen zaien jaurdunaldiengatik. Bizitza pertsonalean eta arlo profesionalean zorte onena opa diegu.

-150.jpg)
.jpg)
Lan plangintza irailaren 30era arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka irailaren 30era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Gasteiz zuri-gorria
Lehen taldea
Athletic Clubek egun bikaina borobildu zuen Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka lortutako hiru puntuekin


"Sendo jarraitu behar dugu"
Lehen taldea
Ernesto Valverde, pozik lehoien beste garaipen baten ondoren, baina datorrenari begira erlaxatzeko adorerik gabe


Ruiz de Galarretaren mediku-txostena
Lehen taldea
Erdilaria zelaitik erretiratu da ezker hankako giharretako lesio batekin


Athletic geldiezin batek Mendizorrotza konkistatu du
Lehen taldea
Lehoien garaipen ukaezina, Iñaki Williamsen eta Sanceten gol ederrei esker


Partida aurrekoa: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga 6. J)
Lehen taldea
Lau jardunaldi jarraian galdu gabe kateatu ondoren, lehoiek beste garaipen bat lortu nahi dute goiko postuetan finkatzeko


Deialdia: Deportivo Alaves-Athletic Club (6. J)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, irailak 22, Mendizorrotzan 21:00etan jokatuko den partidarako


"Alavesen aurkako partidak mami handia du"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek, "bultzatzen" jarraitu behar dela sinetsita, Mendizorrotzan garaipena lortzea espero du, emaitzen dinamika onean jarraitzeko helburuarekin


Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Deportivo Alaves-Athletic Club neurketaren aurretik


Bihotz zuri-gorria Araban
Kluba
Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia